2017(e)ko martxoaren 3(a), ostirala

GELAKO BLOGA BERRIRO MARTXAN!!!


Hasiera emateko orain arte egin dugunaren laburpen txiki bat jarriko dugu hemen:




2016-ko X.E. Emanaldia


Xabier eguneko emanaldia zoragarria izan zen. 6. mailakoek bertso emanaldi bat antolatu genuen. Markesaren alaba, Errota zahar maitea eta Markoxen txarrixa kantak abestu genituen. Abestuz gainera, kanta bakoitzean, antzezpen txiki bat egin genuen.
A-gelakoei, markesaren alabaren antzezpena egitea egokitu zitzaien. 
B-gelakoei, berriz, errota zahar maitearena. 
Eta guri, D-gelari, Markoxen txarrixaren antzezpena.

Bukaera, agurtzeko, euskararen txantxangorriaren dantza egin genuen. Dena oso ondo atera zen. Oso polita izan zen.







FICOBAKO IRTEERA


Lehenengo hiruhilabetea bukatzeko Ficobara joan ginen.
Andoaingo tren geltokitik Irungo geltokiraino joan ginen trenez. Estaziotik oinez joan ginen eta bertan zegoen FICOBA.
Aterpe batean gelditu eta hamaiketakoa jan genuen ondoren Ficobara sartu ginen eta harrituta gelditu ginen, gauza asko zegoelako,
eta  korrika joan ginen atrakzioetara eta jolasetara.





Neskak eta mutilak nahastuta ibili ginen eta gelako gehienei “paint ball” (Laser pistolen gunea)   gustatu zitzaigun.








Gure gelako batzuk gaixorik zeudenez ez ziren joan.
oso ondo pasa genuen!!




KIVA



Ostiral batean ikasi genuen kiva programa bat zegoela
Aurten hasi gara kiva proiektuarekin, lehenengo egunean konpromezu bat hartu genuen eta kartulina batean idatzi genuen gelan.
Hau da hartutako konpromezua:
denak berdin tratatuko ditugu.


Kiva zer zen jakiteko, gure gelara  argazkilari batzuk etorri ziren. Argazkiak atera ondoren  beste argazkilari batzuk etorri ziren eta argazki gehiago atera zizkiguten.  Oso ondo pasa genuen!!!!!!!!!
Gero, egunkari batean atera ginen, “el diario vasco”n hain zuzen ere.
Plastikan kivarako koaderno bat egin genuen, eta orain dela gutxi hasi ginen kiva koadernoan idazten.





PLASTIKAKO TAILERRAK


Lehengo egunean, plastika garaian, modu desberdinera egin genuen klasea.
Gelako batzuek etxetik gauza desberdinak ekarri zituzten prestatuta gelakoekin partekatzeko eta gero tailerrak antolatu zituzten.
Mota askotako eskulanak egon ziren, eta ohikoak ez diren materialak erabili genituen.

Hemen dituzue argazki batzuk.















2016(e)ko ekainaren 16(a), osteguna

GURE GELAKO TXITAK

Maiatzaren 10ean inkubagailu bat ekarri genuen gelara eta arrautzak jarri genituen. Hilabete oso batean gertatutakoa zuekin partekatu nahi dugu.

Txitak 01

Txitak 02

Txitak 03

Txitak 04

2016(e)ko ekainaren 10(a), ostirala

5Dkoak DANTZARI FINAK



Ikasturtea bukatzeko, Ikastolako festa prestatzen ari gara eta guk, Zortzi orduko ekaitza abestiarekin, borobilaren dantza egingo dugu. Espero dugu animatzea eta gu ikustera etortzea. 17:00 etan frontoian ikusiko dugu elkar!!!!!!!

2016(e)ko maiatzaren 19(a), osteguna

KIDETZEA HH 4Dko ikasleekin



Maiatzaren 5ean kidetzea egin genuen, beti bezala HH 4Dko ikasleekin. Oraingo honetan Txistokira etorri ziren.
5. mailakoek bikotea hartu eta lagundu genien paperezko katea egiten.
Kate horietan euskararen aldeko mezuak idatzi genituen, adibidez:
  • Euskaraz bizi nahi dut
  • Kirola egiten euskaraz
  • Gu ere euskararen alde
  • Euskaraz jolastu eta margotu
  • Aupa euskara
  • Euskaraz hitz egin behar dugu
  • Euskal Herrian euskaraz
  • Gora  euskara!

"A" letra ere margotu genuen.

Ondoren, patiora atera ginen ”katearen jolasa” egitera.


Oso dibertigarria izaten da kidetzea egitea. Guk oso ondo pasatzen dugu eta uste dugu gu baino txikiagoak direnek ere oso ondo pasatzen dutela gurekin batera, argazkietan ikusten den bezala.


















2016(e)ko maiatzaren 7(a), larunbata

23 ANÉCDOTAS DEL OÍDO

Durante esta unidad hemos trabajado los sentidos y hemos recordado historias curiosas y a veces muy especiales que nos han pasado en la vida real.
Aquí están recogidas las relacionadas con el oído.




2016(e)ko apirilaren 1(a), ostirala


ELIKADURA

Gai honetan gauza asko ikasi ditugu eta bi proiektu egin ditugu gainera.
Lehenik eskemak egiten ikasi dugu eta gauza asko ikasi gainera.
Ikasi genuen gainera elikagai motak hiru zatitan banatzen direla eta “lucidchart”-en eskemak egin ditugu. Hori egin ondoren gelan aurkeztu egin genituen eta oso ondo atera zitzaigun.

      



 Beste proiektua talde bakoitzak pintxo bana egitea izan zen eta guk bi pintxo egin genituen: SORPRESA eta EARRA ZIOK!!!!!   izena zuten bata atun masa eginez egin genuen eta bestea kreppe batzuez.

Gure pintxoak dioen bezala, den EARRA ZEGOEN!!!!!







PINTXOAK ETA ELIKAGAI MOTAK
Oporren aurreko astelehen goizean fruta brotxeta egin genuen gure taldean. Gozoki osasuntsuak izenekoak. Bakoitzak osagai edo eta tresna batzuk ekarri genituen eta pintxoak egin genituen.
 Oso dibertigarria izan zen sukaldariak  bezala pintxo horiek prestatzea.
Eta orain errezetaz hitz egingo dizuegu:
    

       OSAGAIAK:                               TRESNAK:
  • meloia                                       - labana
  • marrubia                                   - zotz luzeak
  • mahatsa                                    - bol bat
  • esnegaina                                 - trapua
  • jogurta                                      - erauzgailua
  • sagarra
  • karameloa
  • nutella
         

Lehenik eta behin fruta guztiak garbitu,  gero zuritu.Ondoren sagarra zatitu eta marrubiak ere, baina erditik. Gero meloi bolak egin, mahatsak jogurtarekin nahastu, marrubiak nutellarekin, sagarra esnegainarekin eta zotzetan ziztatu.
Azkenik
            JAN!
P3140041.JPG


PINTXO

MISTERIOTSUA

Martxoak 14ean pintxoak egin genituen. Oso goxoak zeuden.
Mota desberdinetakoak zeuden, guria oso berezia zen.
Gure taldean oso ondo moldatu ginen, proiektua oso polita eta dibertigarria izan zen. Pintxoak primeran atera ziren.




P3140038.jpg



STOP, ÑAMMM!!!!!

Gure pintxoaren osagaiak hauek dira: ogia, urdaiazpikoa, txaka, maionesa, azeitunak.
Lehenik txaka moztu behar da bol batean, txaka txikitu ondoren maionesa bota eta nahastu.
Ogia xerratan moztu, gero urdaiazpikoa ogiaren gainean
jarri eta txaka maionesarekin gehitzen da.
Polita gelditzea nahi baduzu aterkitxo txiki bat jarri eta plateraren inguruan azeitunak.

                        
  ETA…

JATEKO PREST DAGOO!!!!


P3140037.JPG



LIOI ANDOAIN

Gure pintxoaren izena Lioi Andoain da. Denek materiala eta osagaiak ekarri genituen ez zuen inork materiala ahaztu. Hasieran pintxoa egitea kostatu egin zitzaigun, baina gero, erritmoa hartu genuen eta  oso ondo moldatu ginen. Gure pintxoa probatu zutenek, oso ona zegoela esan ziguten baina beste taldeenak ere bai oso onak zeuden.

EGILEAK: Oihane, Libe, Iraitz eta Imanol





¡PROBA EZAZU!
P3140039.jpg


FRUTAZOTZA


Osagaiak: marrubia, udarea, sagarra, platanoa eta kakia.
Tresnak: labana eta zotza.
Pausoak: Lehenik laban batekin frutak moztu. Gero zotz bat hartu eta frutak hor sartu, eta azkenik:

JAN!
P3140040.jpg


2016(e)ko otsailaren 11(a), osteguna

SAHARARI BURUZ GEHIAGO DAKIGU

Urtarrilean jakin genuen Dani Arizalaren bisita izango genuela, berak Saharari buruz hainbat ezagutza duela eta gurekin partekatu nahi zuela.

Orduan lanean hasi ginen , Sahara non dagoen, nola bizi diren bertan, nolako eskolak dituzten... Argazki batzuk ere aztertu genituen.





Lan horretan ari ginenean, Sahararentzat janarien bilketa izan zen ikastolan eta gure txoko txurian jaso genuen.



DANIREN      BISITA
Urtarrilaren 29an, bideo gelan hitzaldia genuen eta nor topatuko eta Dani Arizala hiru Sahararrekin batera. 
Danik istorio polit bat kontatu zigun, Jadiyarena, etorri zen saharar honen historia eta bere gurasoena.
Hango bandera nolakoa den ere esan zigun, eta bandera erdian dauden izarra eta ilargia kenduta nola Palestinako bandera izango zen.
Gero Jadiyak argazki batzuk erakutsi eta hango bizimodua azaldu zigun.

                                                           
                                                                              


TINDUF 

      Marokoek Sahararrak bota egin zituzten beraien lurraldeak lapurtuz. Sahararrek basamortua zeharkatuz Aljeriako leku batera iritsi ziren (Tinduf). Tindufen leheno ez zegoen ezer, basamortua bakarrik, eta orain jaimak eta lokatzez egindako etxeak daude. (argazkian ikusten den moduan)
   



                       SAHARAKO IPUIN BEREZIA


Egun batean emakume euskaldun bat Kanariar uhartera joan zen erizaintza ikastera.


Eta han gizon saharaui batez maitemindu zen. Orduan Tindufeko errefusiatu zelaietara joan eta han ezkondu egin ziren. Ondoren, emakumea haurdun geratu zen, eta ume bat eduki zuen Madrilen Jadiya (Garazi) izenekoa.
Garazik 12 urte pasa zitunen errefusiatu zelaietan. Gero, Ormaiztegira etorri zen bizitzera, bertan bizi da bere familiarekin.


Hemen Jadiya azaltzen ari da Sahara non dagoen.



Beheko mapa honetan garbi ikus daiteke Sahara eta Tinduf non dauden kokatuta.

   



Jadiya etorri zenean uste genuen ez zekiela euskaraz, baina, Danik bere historia kontatu zigunean ulertu genuen erdi euskalduna eta erdi saharauia zela.
Jadiyak azaldu zigun nolakoa zen bere herria eta zein esanahi duen hango banderaren kolore bakoitzak.
Beltzak, gerra eta tristura adierazten du, nahiz eta tiroka ez egon gerra bukatu gabe dutela.
Berdeak, itxaropena. Egun batean gerra hau bukatuko da eta beraien lurraldetara bueltatuko direla.
Txuriak bakea.
Eta gorriak odola.

Gerra bukatzen denean kolore beltza eta berdea tokiz aldatuko dira, hau da, berdea goran eta beltza behean jarriko dute.






Eskerrik asko Dani eta Jadiya!!!







Bukatzeko Saharako Mariem Hassan kantari baten kanta entzun eta agurtu egin ginen.





Beste kanta hau ere aipatu ziguten, Aziza Brahim eta Eñaut Elorrieta dira oraingo honetan abeslariak.