2015(e)ko azaroaren 27(a), ostirala

KIDETZEA ETA EUSKARAREN EGUNA

Azaroaren 26an denok joan ginen Bazkardora 4 urteko gelakoei ipuin bat kontatzera eta beraiekin jolastera.
Jolastu ondoren dantza bat egin ziguten, hauek bai dantzari onak!!!
Ondoren Euskararen egunean parte hartzeko gonbitea jaso genuen.
Bihar Argitxo ikustera joango gara ikastolara!












2015(e)ko azaroaren 24(a), asteartea

2015(e)ko azaroaren 2(a), astelehena

Zaindu maite duzun hori



ZAINDU MAITE DUZUN HORI (Ruper Ordorika)

Iritzi helduak, uste haundikoak,
Gure herriaz.
Goiz eta arrats berriketan
Gure herriaz.
Nik ere nahi nituzke
Halako segurtasunak eduki.
Baina, gauzak zer diren,
kontuak ez zaizkit ateratzen ongi.

Hori suertea
Nonahikoak diren hoiena!
Sasi guztien gainetikan
Dabiltza hegan.
Inork ez zidan esan
Euskaldun izatea zein nekeza den,
Hobe nuela hautatzea
Munduko hiritar izatea.

Kantu leunak
Nahi nituzke jarri.
Eguzkia
Ainubian denari.
Zaindu maite duzun hori.

Hala esaten didate:
Zertan zabiltza maite kontuetan?
Elkarbizitza jokuan
Eta zu, berriz, bertso ttikietan.

Kantu leunak
Nahi nituzke jarri.
Eguzkia
Ainubian denari.
Zaindu maite duzun hori.
Kantu leunak
Nahi nituzke jarri.
Eguzkia
Ainubian denari.
Zaindu maite duzun hori.
Zaindu gorroto duzun hori.
Zaindu maite duzun hori