2016(e)ko otsailaren 11(a), osteguna

SAHARARI BURUZ GEHIAGO DAKIGU

Urtarrilean jakin genuen Dani Arizalaren bisita izango genuela, berak Saharari buruz hainbat ezagutza duela eta gurekin partekatu nahi zuela.

Orduan lanean hasi ginen , Sahara non dagoen, nola bizi diren bertan, nolako eskolak dituzten... Argazki batzuk ere aztertu genituen.





Lan horretan ari ginenean, Sahararentzat janarien bilketa izan zen ikastolan eta gure txoko txurian jaso genuen.



DANIREN      BISITA
Urtarrilaren 29an, bideo gelan hitzaldia genuen eta nor topatuko eta Dani Arizala hiru Sahararrekin batera. 
Danik istorio polit bat kontatu zigun, Jadiyarena, etorri zen saharar honen historia eta bere gurasoena.
Hango bandera nolakoa den ere esan zigun, eta bandera erdian dauden izarra eta ilargia kenduta nola Palestinako bandera izango zen.
Gero Jadiyak argazki batzuk erakutsi eta hango bizimodua azaldu zigun.

                                                           
                                                                              


TINDUF 

      Marokoek Sahararrak bota egin zituzten beraien lurraldeak lapurtuz. Sahararrek basamortua zeharkatuz Aljeriako leku batera iritsi ziren (Tinduf). Tindufen leheno ez zegoen ezer, basamortua bakarrik, eta orain jaimak eta lokatzez egindako etxeak daude. (argazkian ikusten den moduan)
   



                       SAHARAKO IPUIN BEREZIA


Egun batean emakume euskaldun bat Kanariar uhartera joan zen erizaintza ikastera.


Eta han gizon saharaui batez maitemindu zen. Orduan Tindufeko errefusiatu zelaietara joan eta han ezkondu egin ziren. Ondoren, emakumea haurdun geratu zen, eta ume bat eduki zuen Madrilen Jadiya (Garazi) izenekoa.
Garazik 12 urte pasa zitunen errefusiatu zelaietan. Gero, Ormaiztegira etorri zen bizitzera, bertan bizi da bere familiarekin.


Hemen Jadiya azaltzen ari da Sahara non dagoen.



Beheko mapa honetan garbi ikus daiteke Sahara eta Tinduf non dauden kokatuta.

   



Jadiya etorri zenean uste genuen ez zekiela euskaraz, baina, Danik bere historia kontatu zigunean ulertu genuen erdi euskalduna eta erdi saharauia zela.
Jadiyak azaldu zigun nolakoa zen bere herria eta zein esanahi duen hango banderaren kolore bakoitzak.
Beltzak, gerra eta tristura adierazten du, nahiz eta tiroka ez egon gerra bukatu gabe dutela.
Berdeak, itxaropena. Egun batean gerra hau bukatuko da eta beraien lurraldetara bueltatuko direla.
Txuriak bakea.
Eta gorriak odola.

Gerra bukatzen denean kolore beltza eta berdea tokiz aldatuko dira, hau da, berdea goran eta beltza behean jarriko dute.






Eskerrik asko Dani eta Jadiya!!!







Bukatzeko Saharako Mariem Hassan kantari baten kanta entzun eta agurtu egin ginen.





Beste kanta hau ere aipatu ziguten, Aziza Brahim eta EƱaut Elorrieta dira oraingo honetan abeslariak.