2017(e)ko martxoaren 3(a), ostirala

GELAKO BLOGA BERRIRO MARTXAN!!!


Hasiera emateko orain arte egin dugunaren laburpen txiki bat jarriko dugu hemen:




2016-ko X.E. Emanaldia


Xabier eguneko emanaldia zoragarria izan zen. 6. mailakoek bertso emanaldi bat antolatu genuen. Markesaren alaba, Errota zahar maitea eta Markoxen txarrixa kantak abestu genituen. Abestuz gainera, kanta bakoitzean, antzezpen txiki bat egin genuen.
A-gelakoei, markesaren alabaren antzezpena egitea egokitu zitzaien. 
B-gelakoei, berriz, errota zahar maitearena. 
Eta guri, D-gelari, Markoxen txarrixaren antzezpena.

Bukaera, agurtzeko, euskararen txantxangorriaren dantza egin genuen. Dena oso ondo atera zen. Oso polita izan zen.







FICOBAKO IRTEERA


Lehenengo hiruhilabetea bukatzeko Ficobara joan ginen.
Andoaingo tren geltokitik Irungo geltokiraino joan ginen trenez. Estaziotik oinez joan ginen eta bertan zegoen FICOBA.
Aterpe batean gelditu eta hamaiketakoa jan genuen ondoren Ficobara sartu ginen eta harrituta gelditu ginen, gauza asko zegoelako,
eta  korrika joan ginen atrakzioetara eta jolasetara.





Neskak eta mutilak nahastuta ibili ginen eta gelako gehienei “paint ball” (Laser pistolen gunea)   gustatu zitzaigun.








Gure gelako batzuk gaixorik zeudenez ez ziren joan.
oso ondo pasa genuen!!




KIVA



Ostiral batean ikasi genuen kiva programa bat zegoela
Aurten hasi gara kiva proiektuarekin, lehenengo egunean konpromezu bat hartu genuen eta kartulina batean idatzi genuen gelan.
Hau da hartutako konpromezua:
denak berdin tratatuko ditugu.


Kiva zer zen jakiteko, gure gelara  argazkilari batzuk etorri ziren. Argazkiak atera ondoren  beste argazkilari batzuk etorri ziren eta argazki gehiago atera zizkiguten.  Oso ondo pasa genuen!!!!!!!!!
Gero, egunkari batean atera ginen, “el diario vasco”n hain zuzen ere.
Plastikan kivarako koaderno bat egin genuen, eta orain dela gutxi hasi ginen kiva koadernoan idazten.





PLASTIKAKO TAILERRAK


Lehengo egunean, plastika garaian, modu desberdinera egin genuen klasea.
Gelako batzuek etxetik gauza desberdinak ekarri zituzten prestatuta gelakoekin partekatzeko eta gero tailerrak antolatu zituzten.
Mota askotako eskulanak egon ziren, eta ohikoak ez diren materialak erabili genituen.

Hemen dituzue argazki batzuk.